donostiakultura.com

Museo Sal Telmo Museoa

Museo San Telmo Museoa Donostia Kultura Donostia.org

Berrikuntza

San Telmo

San Telmo Proiektu berriari buruz hitz egiten dugunean, ez gara soilik erreforma-proiektu arkitektonikoaz eta erakusketaren modernizazioaz hitz egiten ari; museoaren aldaketa sakon bati buruz, kontzeptuaren berrikuspen bati buruz ari gara, museoaren definizioa, helburuak eta funtzionatzeko modua ukitzen dituena.

Proiektuak, San Telmo ondare eta kultur zentro gisa bihurtzen du, ikuslearekin duen harremanean turismoaren, hezkuntzaren eta kultur aisialdirako eskariaren zerbitzura bideratua.

Ondare-zentroa denez gero, gure gizartearen lekukotasun materialak bildu, kontserbatu eta horien berezko balioa erakutsiko du, ondare berriei arreta berezia eskainiz.

Kultur zentro gisa, ikusleari hausnarketa egiteko, eta norberarena eta munduko aniztasuna ezagutzeko aukera ematen diolako.

San Telmo

Museo berri hori ezinezkoa da ESKU-HARTZE ARKITEKTONIKO garrantzitsu bat egin gabe, honako helburu hauekin: San Telmo museoaren erakusketa eta zerbitzuak hobetzea; eraikinak egituran dituen kalte handiak konpontzea; eta museoaren obrak nahiz bisitariak sartzeko eta zirkulatzeko arazoak konpontzea.

Proiektuak eraikinaren izaera monumentala indartzen duen proposamena egiten du, atal nobleak erabilera publikorako errekuperatuz, eraikina ulertzea eragozten duten eranskin guztiak eraitsiz, eta eraikinari eranskin berriak gaineratzea saihestuz.

San Telmo

Eraikina, berez, hiriaren historiaren erreferente eta arkitektura bereziko eraikin eta monumentu historiko-artistikoa izanik, Sert-en Mihiseak ere biltzen dituena gainera, funtsezko elementua da museo berriaren erakusketa-eskaintzan.

Museo San Telmo Museoa 2006 copyright © · Kontratatzaile-soslaia · FlickrYoutube
Ayuntamiento de San SebastiánSan Sebastián 2016
Laguntzaileak:
Eusko JaularitzaForu Aldundia