donostiakultura.com

Museo Sal Telmo Museoa

Museo San Telmo Museoa Donostia Kultura Donostia.org

Hiriko eskulturen atlasa

Jarraian aurkituko dituzunak Donostiako hirian, batik bat kalean, ikus daitezkeen eskulturak dira. San Telmo Museoak bultzatutako lan honek hiriaren eitearen –eta askotan, historiaren- parte garrantzitsua diren obrak ezagutzeko aukera eman nahi dizu. Horretarako, bilaketa ezberdinak egiteko lau modu eskaintzen dizkizugu.

Maparen bitartez bilatu

Auzo jakin batean dauden eskulturen berri jakin nahi baduzu, maparen bitartez egin dezakezu aukeraketa. Mapa orokorrean auzoa aukeratu eta bertan aurki ditzakezun eskulturak agertuko zaizkizu puntuen bitartez irudikatuta, tituluekin. Ondoren nahi duzuna aukeratu informazio gehiago izateko; gainean klikatu eta dagokion fitxa zabalduko zaizu.

Eremu ezberdinetan bilatu

Bilaketa modu hau aukeratzen baduzu, izenburua, egilea, eskultura egina dagoen gaia edo lekua eremuetan interesatzen zaizun hitza sartuta egin dezakezu eta horrekin zenbat emaitza eta zeintzuk diren agertuko zaizu. Ondoren, lan bakoitzaren fitxa irekitzeko aukera duzu.

Hitz zehatz baten bitartez bilatu

Eskultura jakin bati buruzko daturen bat baldin baduzu eta gehiago bilatu nahi baduzu, datu hori leihoan idatzi dezakezu emaitza zein den ikusteko.

Irudien bitartez bilatu

Eskultura guztien irudiak tamaina txikian agertuko zaizkizu, tituluen ordena alfabetikoaren araberan. Interesatzen zaizun lanaren gainean klikatuz  dagokion fitxa irekiko da.

Museo San Telmo Museoa 2006 copyright © · Kontratatzaile-soslaia · FlickrYoutube
Ayuntamiento de San SebastiánSan Sebastián 2016
Laguntzaileak:
Eusko JaularitzaForu Aldundia